viernes, 4 de noviembre de 2022

ETXETXO

Igande goizean ekitaldi berezia izan da Hibaika arraun elkartean. Bertako batel bati "Etxetxo" baserriaren izena jarri diote, memoria historikoaren harira. 

( HEMEN ARGAZKIAK ) 

1936ko uztailaren 27an Etxetxo baserriko Maria Oiartzabal eta bere hiru semeak, Txomin, Xebastian eta Enrike, akabatu zituen frankisten aldeko komando batek, koldarki, atzetik tiro eginez, eta bidean abandonatu zituzten laurak, lurrean botata, eta aurrerantz jarraitu zuten, ezer egin ez balute bezala.

Gaur-gaurkoz inork ez du justiziaren aurrean ordaindu egindako krimen hori, eta inork ez du barkamenik eskatu familia bereko 4 kide inolako errurik gabe akabatzeagatik.

Gaurko egunean Pedro Usabiaga, Etxetxo baserriko ondorengo zaharrenak Etxetxo izena estaltzen zuen bateleko ikurrina zabaldu eta momentu hunkigarria bizi izan du, etxeko guztiak inguruan zituela.

Familiako ordezkari batek adierazi duen bezala, Etxetxo memoria historikoaren parte da, eta ez dugu inoiz ahaztu behar gertatu zena, hori baita berriro gertatu ez dadin ziurtatzeko modu bakarra. Errespetua, elkarbizitza eta bakea da bide bakarra. 

Familiak eskerrak eman dizkie Hibaika arraun elkarteko presidente den Jon Otegiri, ekitaldia bideratzen lagundu duen Jon Iriondori eta bertaratu diren Hibaikako kide guztiei Etxetxo izena batelari jartzeagatik eta ekitaldia aurrera eramateagatik.

Halaber, eskertza luzatu diete ekitaldian parte hartu duten Etxetxo memoria historikoaren ordezkariei eta Xabier Vesga txistulariari.

 


 



 

domingo, 7 de agosto de 2022

ERRENTERIA HIRIA IX. IKURRIÑA

 


Gaur eguerdian jokatu da Errenterian Hibaikak antolatutako KAE2 ligako estropada. Estropada honetan Madalenek egin zuen denborarik onena ziabogan eta azkenean bigarren postuan geratu zen Lapurdirengandik lau segundora.
Jarraian, eguneko argazkietarako esteka uzten dizuet.
 
AUPA HIBAIKA !!!!!
 





domingo, 3 de julio de 2022

domingo, 15 de mayo de 2022

Gipuzkoako trainerilla txapelketa

 BANDERAAAAAAAA ........... !!!!!

Jubenil neskek irabazi dute Gipuzkoako trainerilla txapelketa. Hemen dituzue argazkiak. Datorren astean Euskadiko txapelketa izango da. 

AUPA  HIBAIKA  !!!!!

 

sábado, 14 de mayo de 2022

TRAINERILLA 5. JARDUNADIA

 Gaur goizean Gipuzkoako ligako bosgarren jardunaldia jokatu da Donibanen eta, aldi berean, Gipuzkoako trainerilla txapelketarako sailkapen estropada zen. Gazteen arteko gure zakua hirugarren postuan geratu da eta sailkapen nagusian hirugarren postuan geratu dira lehenengoekin berdinduta. Bihar Gipuzkoako txapelketan. Beti bezala, eguneko argazkietarako esteka uzten dizuet. 

AUPA HIBAIKA !!!!!